Azken eguneraketak

Latxa hobetzen jarraitzen dugu, zuri esperientzia hobea eta erabilgarriagoa eskaintzeko. Hona hemen azken nobedade nagusiak:


2026/05/20

  • Modu iluna eskuragarri! Dagoeneko aktiba dezakezu modu iluna Latxa Labs-en 🌚

2026/05/12

  • Berria! Bertsio egonkor eta azkarra (erregistrorik gabe): Latxaren bertsio egonkor eta azkarra, erregistrorik gabekoa, 24/7 martxan egongo dena, prest dago iada zerbitzari nagusian: euskadi.eus/latxa

2026/04/27

  • Fitxategi mota gehiago igotzeko aukera: Orain, PDF fitxategiak igotzeaz gain, beste hainbat fitxategi mota igo ahalko dituzu: PDF, TXT, MD, CSV, DOC(X), XLS(X), PPT(X) eta OpenOffice.
  • Fitxategiak itzultzeko aukera: Itzulpen interfazean zuzenean fitxategiak igotzeko aukera duzu hemendik aurrera.

2026/04/20

  • Itzulpen hobeak: Ahaztu txatean "itzuli hau..." eskatzeaz. Interfaze berri bat diseinatu dugu itzulpenetarako.
  • PDFekin elkarrizketak: Dokumentuak aztertu nahi? Hemendik aurrera, PDF fitxategiak igo ditzakezu txatera haiekin zuzenean lan egiteko.
  • Interfaze erakargarriagoa: Latxaren itxura erabat berritu dugu. Diseinu garbiagoari eta modernoagoari esker, erabiltzeko atseginagoa izatea espero dugu!
  • Zure mugikorrean beti eskura: Gehitu Latxa zure pantaila nagusira aplikazio bat balitz bezala, klik bakarrarekin erabiltzeko.

2026/01/24

  • Latxa eredu berria jarri dugu martxan! Eredu berri honek euskarazko testu gehiago ikusi ditu, baita berriagoak ere.
  • Elkarrizketa luzeagoak: Elkarrizketa luzeagoak egiteko aukera probatzen hasi gara, orain arte baino 8 aldiz luzeagoak izan daitezkeenak.